XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta gañera, geienean, sozialistatzaz ari naiz orain, militar kontrako izpiritua daukate.

Ta komunistak gelditzen zaizkigu.

Elkartasuneko bi estaduetan dira indartsu: Frantzi ta Itali'an.

Oraiñ arte komunistak Elkartasunaren etsai amorratuak izandu diralako Elkartasunaren instituzioetan ez dira arkitzen.

Ala ere aurten, bere oietan sartzeko eskabidea egin dute.

Zer egiñ, erreboluzio-zale auekin?.

Zer egiñ demokrazian iraun nai ez duten auekin, edo obetogo esateko askatasuneko demokrazia eutsi nai ez duten auekin?.

Erantzuna eziñ diteke oraiñ eman, demokraziaren eta komunismoaren aldaketak emango du eta.

Komunista auen eta kristauen ideiak dira batez ere gaur Europa'n burrukan ari diranak.

Eta komunistak indarra edukitzea, ez al da asko kristauen errua?: Kristautasunak edo, obetogo esateko, kristauak askotan aberatsei ta indartsuei lagundu diete.

Zegoan gaitza justifikatu dute, ta injustizia eutsi.

Eleizaren ordezkoak etzuten gizarte bizitza oberatzen lagundu (10).

Eta zati au bukatzeko liberalismoarentzaz zerbait esatea bearrezkoa izango da.

Egia esateko politikari dagokionez Elkartasunean indar gutxienekoa.

Ikusi degu lenago, Lefebvre marxistaren bitartez liberalismoa noiz jaio zan eta nola pentsatzen duan (11).

Politikari dagokionez, liberalismoa, ekonomiari dagokionez kapitalismoa.

Itzen bat edo leivmotiv en bat baldin bada sakratua liberalentzat au " laissez faire " da, " egiten utzi " alegia.

Gizona, gizon bakoitza da liberalen munduan jaun eta jabea da.